Hauteskunde Batzorde Independenteak baieztatu duenez, Kenyattak irabazi ditu presidentetzarako hauteskundeak, %50,03ko babesarekin. Haren aurkari nagusiak, Raila Odingak, %43,28ko babesa jaso du.
Kenyako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen presidente izateko aurkez zezakeela bere burua; argudiatu zuen ez zeukala bere hautagaitzari betoa jartzeko eskumenik.