TXINA

Uholdeek 24 bat hildako utzi dituzte

2005eko ekainaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken egunotako euriteek uholdeak eragin dituzte Txina hegoaldeko Guangxi eskualdean. Horietan gutxienez 24 lagun hil eta beste 23 galdu dira. Horretaz gain, 330.000 herritar ebakuatu behar izan dituzte eta 70.000 etxeetan eragin dituzte kalteak euriteek. Aurten 350 hildako eragin dituzte uholdeek Txinan. Horietatik 117 hilaren 10ean hil ziren, orduan ur laster batek eskola bat suntsitu zuenean. Hildako gehienak haurrak ziren. Fujian hiria ageri da irudian. STR / EFE
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.