Txinaren eta AEBen arteko lehen bilera ofiziala hasi zuten atzo Washingtonen. Harremanak indartzea da helburua. Bertan izango dira AEBetako Estatu idazkari Hillary Clinton eta Ekonomia idazkari Timothy Geithner. Txinatik, berriz, Estatu aholkulari Dai Bingguo eta lehen ministrorde Wang Qishan joango dira.
AEBetako presidente Barack Obamak iragarri du ekonomian, klima aldaketan eta segurtasun alorrean elkarlana bultzatzea dela Washingtonen asmoa. «Txinaren eta AEBen arteko harremanek emango diote itxura XXI. mendeari».
Txinarekiko harremana indartu nahi dute AEBek
Ekonomian, klima aldaketan eta segurtasunean elkarlana bultzatzearen aldeko agertu da Obama
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu