Txileko sumendiak bertan behera utzi ditu hegaldiak
SANTIAGO. Txileko Puyehue sumendiaren errautsek hegaldi ugari utzi ditu bertan behera. Atzo, Lan eta Tam aireko lineek Santiagotik Argentinako aireportuetara zituzten hegaldi guztiak eten zituzten. Horrez gain, Argentinako Aerolineas Argentinas eta Austral aireko lineek herrialde barneko hegaldi guztiak eten zituzten, eta Montevideoko aireportua ere itxi egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu