Txikia eta handia

2005eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
unduko bigarren estaturik txikiena da Monako, Vatikanoren ondoren. Baina estatu honek ospe handia eskuratu du mundu osoan. Rainier III.aren agintaldiak zerikusia izan du horretan. Atzo goizaldean hil zen Rainier 81 urte zituela denbora luzez gaixo egon ondoren. Joan den martxoaren 7an ospitaleratu zuten. Ordutik ona Monakoko biztanleak euren printzeari azken agurra emateko prestatzen aritu dira pixkanaka. Are gehiago martxoaren 31n bere seme Albertok printzeordetza bere gain hartu zuenean. Semeari dagokio orain aitak hasitako bideari eustea.

Rainierrek 26 urte besterik ez zituen Monakoko Printze bilakatu zenean. 1950ko apirilaren 12an koroatu zuten Montecarlon. Baina beharbada 1956ko urtarrilaren 6a izan zen bere bizitzako egun aipagarrietako bat. Egun hartan jakinarazi zuen Grace Kally aktore estatubatuarrarekin ezkonduko zela. John Kelly aberatsaren alaba zen hau eta babes ekonomiko honi esker bilakatu ahal izan zuen Monako egun hain ezaguna den paradisu fiskal eta turistikoa. Ia 56 urte iraun duen bere erregealdian 200 hektareatako Printzerria ametsetako leku bilakatu zuen. Batez ere aberatsentzat, aristokratentzat eta nazioarteko goi mailako ordezkarientzat. Bertan ez da errentaren gaineko inongo zergarik ordaintzen eta Montecarloko kasinoagatik baita 1 formulako autoengatik ere oso ezaguna da.Rainier III.ak enpresa bat bailitzan zuzendu du herrialdea. Abantaila fiskalak, aberastasunak nonahi, 90.000 metro koadroko ofizina eraikina, 45 banku baino gehiago, 300.000 kontu korronte (biztanleko 10 baino gehiago)...pixkanaka lekua hartzen joan da. Horregatik ugazaba goitizena jarri zioten monakoarrek. Parlamentuaren aburuz Rainiarri esker «estatu modernoa eta garapen ekonomikoan indartsua» bihurtu da Mediterraneoko herrialde ñimiñoa. Eta «abantaila horiei etekina atera diete Monakoko biztanleek, bertan bizi direnek eta baita bertan lan egiten dutenek ere», adierazi du Parlamentuak.

«Estatu subiranoa gara»

Mende erdi baina zertxobait pasatu zuen Monakoren independentzia areagotzeko lanetan. Urteetan zehar Frantziaren eraginpean bizi izan da Printzerria. «Monakoarrei Monako itzuli behar diegu», esaldiarekin ezagun egin zen bere hiritarren artean. 2000. urtean Frantziarekin izandako azken krisian honako adierazpenak egin zituen: «Monakok ez du merezi Parisek egin berri duen bezala tratatua izatea. Estatu subiranoa gara. denbora gehiegiz onartu dugu gure subiranotasuna murrizturik egotea». Horrela, 2002. urtean Monakoren independentzia areagotuko zuen ituna sinatzea lortu zuen Jacques Chirac Frantziako presidentearekin batera.

Bere agintaldian zehar Europara begira aritu zen. 1993an Monakok NBE Nazio Batuen Erakundean sartzea lortu zuen. Iaz, berriz, Europako Batzordeko 46. kidea bilakatu zen. Europako Batzordeak berak «atsekabe handiz» jaso du heriotzaren berri. «Printzipeak bere agintaldi luzean zehar Monakoren berezitasunak eta Europako Batasunaren irekitzea maisuki uztartu ditu», azaldu zuen Terry Davis Europako Batzordeko idazkari nagusiak atzo. Bestalde, Patrick Leclercq Monakoko lehen ministroak jakinarazi zuen atzo Rainierren heriotza. «Printzerria bere eraginpean egon da azken 56 urteetan. Gaur, inoiz ez bezala, Monako indartsu agertzen da mapa guztietan eta hori berari (Rainierri) zor diogu»«Bere agintaldiak adina urte daukat. Badakit zenbat zor diogun eta benetan triste nago. Hori esanda, bizitzak aurrera jarraitzen du», dio monakoar batek. Orain,beraz, Albertoren txanda izando da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.