Txetxeniako gerrillarien eta Poliziaren arteko borroketan 19 lagun hil dira
GROZNI. Ipar Kaukasoko beste lurraldeetatik Txetxeniara sartu bide ziren gerrillarien eta Poliziaren arteko borroka gogorrak izan ziren atzo Grozni hirian. Borroka horietan, gutxienez hamar polizia eta bederatzi gerrillari hil ziren, eta hogeitaka agente zauritu. Hiri erdian gotortu ziren gerrillari islamistak, Grozniko Prentsaren Etxean, Poliziarekin tiroketa bat izan ostean. Ramzan Kadirov Txetxeniako buruzagi errusiazaleak adierazi du atentatu bat prestatzen ari zirela abenduaren 12rako, Errusiako Konstituzioaren Egunerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu