Kurdistan

Turkiak PKKko ustezko hogei kide inguru hil ditu Kurdistanen

«Azken hilabetean 126 terrorista neutralizatu ditugu», esan du Hulusi Akar Turkiako Defentsa ministroak.

Turkiako Polizia manifestarien aurka, Istanbulen, maiatzaren 1ean. ERDEM SAHIN / EFE
2023ko maiatzaren 23a
17:02
Entzun

Turkiako Gobernuak jakinarazi duenez, PKK Kurdistango Langileen Alderdiko «hogei kide inguru» hil zituen atzo, Kurdistanen egindako operazio batzuetan. «Terrorismoaren aurkako gure borroka geroz eta erritmo azkarragoan doa. Azken hilabetean 126 terrorista neutralizatu ditugu», adierazi du Hulusi Akar Turkiako Defentsa ministroak.

Gogor hitz egin du ministroak: «Terroristek bi aukera dituzte: desagertzea edo guk desagerraraztea», esan du. «Ez dago beste biderik». Turkiak hainbat operazio egin ditu azken asteetan Siriako Kurdistango YPG milizien aurka.

Hauteskunde garaia da Turkian —igandean egingo dute presidentetzarako eta parlamenturako bozen bigarren itzulia—, eta Recep Tayyip Erdogan presidentearen gobernuak kurduen aurkako erasoaldia indartu du. Duela hilabete, adibidez, Turkiako Poliziak ehun lagun baino gehiago atxilotu zituen, PKKrekin harremana dutelakoan. Lehen itzulian, botoen %49,5 lortu zituen Erdoganek; oposizioko zerrendaburu Kemal Kiliçdarogluk, berriz, %45.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.