Tunisiako ituna, «ulertezina» estatu kide batzuentzat

2023ko irailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iragan uztailean, EB Europako Batasunak eta Tunisiak migrazio akordio bat egin zuten. Bilioi bat euroren truke, besteak beste, Tunisek konpromisoa hartu zuen mugako kontrol zorrotzagoak egiteko. Horri buruzko adostasuna, ordea, ez da erabatekoa izan EB barnean, estatu kide batzuentzat «ulertezina» baita akordio hori egin izana.

Josep Borrell diplomaziaburuak hilaren 7an bidalitako mezu batean dioenez, «estatu kide batzuek kezka» agertu zuten batzordearen «alde bakarreko» erabakiaren inguruan, baita akordioaren «eduki batzuez» ere, The Guardian-ek atzo argitaraturikoaren arabera. Eta itunak jasotzen duenaz harago ere, agintarietako batzuek argudiatu zuten ez zutela hori onartzeko prozedura egokia erabili.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.