LONDRES. Liz Truss Erresuma Batuko lehen ministroak atzo kargutik kendu zuen Kwasi Kwarteng Ekonomia ministroa, gobernu kontserbadoreak bultzatutako zerga politika neoliberalak eragin dituen liskarren ondorioz. Trussek gehitu zuen sozietateen gaineko zerga igo egingo duela. Zergak jaisteko plana «urrunegi eta azkarregi joan da», aitortu zuen lehen ministroak.
Izan ere, Boris Johnson lehen ministroaren gobernuak sozietateen gaineko zerga %19tik %25era handitzea zuen aurreikusia. Trussek, berriz, gobernua osatzean erabaki zuen neurri hori atzera botatzea. Lehen ministroak eta Ekonomia ministroak hartutako erabakia ezzuten babestu, ordea, haienalderdiak Alderdi Kontserbadoreak, ezta merkatuek ere. Izan ere, libera esterlinaren kotizazioa nabarmen jaitsarazi zuen.
Kwartengen ordezkoa Jeremy Hunt torya izango da. Atzerri eta Osasun ministroa izana da, eta Alderdi Kontserbadorean egindako primarioetan ez zuen Trussen hautagaitzaren alde egin. «Egonkortasun finantzarioa» du helburu Huntek.
Trussek bultzatu duen zerga jaitsierari kolpea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu