Tropak Kosovotik urruntzeko eskatu dio EBk Serbiari

2023ko urriaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BRUSELA. EB Europako Batasunak atzo kezkagarritzat jo zuen Serbiak Kosovoko mugan pilatutako soldatu kopurua, eta blokeko Atzerri politiketarako eledun Peter Stanok eskatu zion tropak «berehala» erretiratzeko. Haren esanetan, «oso serioak» dira Serbiako armadak mugan duen presentzia eta hilaren 25ean Kosovoko Poliziaren aurka izandako erasoa—bost lagun hil ziren—.

Serbiako Defentsa ministro Milos Vucevicek erantzun zuen «bakeari eustea» dutela helburu. Dena den, ez zuen baztertu eraso egiteko aukera ere. Haren hitzetan, armadak «modu eraginkorrean, profesionalean eta arrakastatsuan» jardungo du presidenteak Kosovon sartzeko agindua emanez gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.