Kataluniako prozesu subiranista. Erreferendumetik hiru urtera

Torrak Espainiaren «estatu kolpea» salatu du

Pere Aragones Kataluniako ordezko presidetea, atzo, Quim Torra presidente inhabilitatuaren aulkiaren ondoan. ANDREU DALMAU / EFE.
2020ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Quim Torra Kataluniako presidente inhabilitatuak «estatu kolpea» eman izana egotzi zion atzo Espainiari, Kataluniako Parlamentuaren ezohiko bilkuran. Torraren esanetan, Espainiak botere judizialaren bidez lortu du botoekin irabazi ezin duena. «Estatu oso bat da Kataluniaren aurka».

Presidente ohiak gaineratu zuen independentismoaren esku dagoela hurrengo hauteskundeak «urriaren 1eko agindua berresteko plebiszitu bat ala beste zerbait» izatea.

Goizean, gobernuaren gidaritza hartu zuen Pere Aragones Kataluniako presidenteordeak. Torraren ordezkoa izango da, hark izan dituenak baino eskumen mugatuagoekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.