Torra ez da agertu bere aurkako «epaiketa fartsara»

2022ko martxoaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BARTZELONA. Quim Torra Kataluniako presidente ohia ez zen aurkeztu atzo bere kontrako epaiketara, auzia «fartsa bat» dela iritzita. Bartzelonako epaitegi batek auzi saiora deitu zuen, bigarrenez epaitzeko Generalitateko egoitzatik xingola hori bat ez kentzeagatik. «Ez diot zilegitasunik emango epaiketa politiko bati neure presentziarekin», azaldu zuen presidente ohiak.

Desobedientziagatik epaitu zuten lehen aldian, Espainiako Auzitegi Gorenak inhabilitazioa ezarri zion, eta Torra Generalitateko presidentetza uztera behartu zuen.

Bestalde, Katalunian amnistia eta autodeterminazioa lortzeko lantaldea hilaren 30ean bilduko da lehenbizikoz.Juntsek eta ERCk iragan udazkenean sinatutako akordioaren barrenean sortua da dinamika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.