Tinubu hautagai ofizialistak irabazi ditu Nigeriako presidentetzarako bozak
ABUJA. Nigeriako Hauteskunde Batzordeak ofizialki esan zuen atzo: Ahmed Tinubu hautagai ofizialistak irabazi ditu joan den otsailaren 25ean egindako presidentetzarako hauteskundeak. Botoen %36 bildu ditu; oposizioko indar nagusiaren hautagai Atiku Abubakarrek, %29; eta Alderdi Laboristako Peter Obik, %25. Bozak berriz egiteko eskatu dute oposizioko alderdiek, iruzurra leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu