Timochenko deklaratzera deitu dute

2021eko otsailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak gerrillako buru izandakoa, Rodrigo Londoño Timochenko gaur da deklaratzekoa Bakerako Justizia Bereziaren aurrean, Alvaro Gomez Hurtado presidentetzarako hautagai eta politikariaren hilketarekin lotuta.

Hurtado 1995eko azaroaren 2an hil zuten, Sergio Arboleda Unibertsitate parean, Bogotan. Haren hilketaren erantzule egin dituzte Londoño bera eta Julian Gallo Cubillos komandante ohia. Londoñok Hurtadoren eta beste bost politikariren hilketen inguruko azalpenak emango ditu gaur auzitegi bereziaren aurrean. Auzitegi horrek berak FARCeko zortzi buruzagi ohi auzipetu zituen urtarrilaren amaieran, hainbat bahiketa eta gerra krimen egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.