Thailandiak eta Kanputxeak su-etena negoziatzea adostu dute

Azken bost egunetan elkarri tiroka aritu dira; hamahiru soldadu hil eta milaka lagun lekualdatu dituzte

Erredakzioa
2011ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Azken bost egunetan Thailandia eta Kanputxeako armadak elkarri tiroka aritu dira mugan, bi herrialdeek aldarrikatzen duten lurralde baten harira. Hamahiru soldadu hil dira liskarretan, eta 20.000 herritar inguruk etxeak atzean utzita ihes egin behar izan dute. Su-etena negoziatzeko bilera bat egitea onartu dute bi herrialdeek.

Bi herrialdeetako defentsa ministroak Phnom Penhen Kanputxeako hiriburuan bilduko direla jakinarazi dute, baina ez dute argitu noiz.

Atzo ere liskarrak jazo ziren Preah Vihear tenpluen multzoaren inguruan. 2008. urtean gizateriaren ondare izendatu zituen Unescok tenplu horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.