Turkia

TAK taldeak hartu du bere gain Istanbuleko azken atentatua

TAK Kurdistan Askatzeko Belatzak PKK Kurdistango Langileen Alderditik bereizitako erakunde bat da. Hamaika lagun hil eta 36 zauritu zituen suizida batek Turkiako hirian.

Istabulgo aste honetako atentatua. SEDAT SUNA, EFE
2016ko ekainaren 10a
12:21
Entzun

TAKek azaldu duenez, "Sakrifizioz egindako atentatu hau Turkiako Errepublikaren aurkakoa da, egiten ari den eraso basatiengatik, bereziki Nusaybinen eta Sirnaken". Beste bi atentatu ere egin ditu urtea hasiz gero. Iragan otsailean 28 lagun hil zituen Ankaran konboi militar baten kontrako erasoan, eta martxoan, berriz, 37, horiek ere Ankaran.

Asteazkenean izandako atentatua, berriz, PKK-k hartu du bere gain. Suizida batek autoz polizia etxe baten aurka egin zuen talka Midyat hirian, eta bost pertsona hil zituen, tartean bi polizia.

Duela urtebete HDP Herriaren Alderdi Demokratikoak emaitza historikoak lortu zituenetik AKP Justizia eta Garapena Alderdiaren gobernuak errepresio bortitza hasi zuen herritar kurduen aurka, eta talde armatu kurduen erasoak ere gogortu egin dira. Recep Tayyip Erdogan presidenteak egin duen azken mugimendua parlamentari kurduei immunitatea kentzea izan da, haiei leporatzen dizkieten delituengatik espetxera joan daitezen. Gobernuak PKKren adar politikoa izatea leporatzen die 59 diputatuetatik 50i, eta espetxera joateko arriskuan dira.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.