Sua berriz piztu da Gironda departamenduan, Akitania Berrian. Sute handiak izan ziren han joan den hilean, eta bero sapak eta lehorteak berriz piztea eragin dute. Gutxienez hamasei etxebizitza suntsitu ditu suak, 6.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte, eta 6.000 hektarea erre dira.
Tokiko erakundeen arabera, sua azkar hedatzen ari da, eta Landetara ere iritsi da. Bostehun suhiltzaile ari dira itzaltzeko lanean.
Uztailean, bi sute handi izan ziren Akitania Berrian, eta denera 40.000 lagun ebakuatu behar izan zituzten. 20.000 hektarea erre ziren.