Sunaken Ruandako deportazio plana, «legez kanpokoa»

2023ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
LONDRES. Erresuma Batuko Gobernuak asilo eskatzaileak Ruandara deportatzeko duen plana «legez kanpokoa» dela ebatzi zuen atzo Londresko Apelazio Auzitegiak. Auzitegi Nagusiak babestu egin zuen sistema hori joan den abenduan, argudiatuta Afrika ekialdeko estatu hori «garabidean den herrialde segurutzat» har zitekeela, baina ekintzaileek eta asilo eskatzaileek epaiaren aurka errekurtso bat aurkeztu ostean, Apelazio Auzitegiak atzera bota du Auzitegi Nagusiaren erabakia. Hain justu, adierazita ez dela «segurua»

Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroak jakinarazi zuen helegite bat aurkeztuko dutela Auzitegi Gorenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.