Suitzako Unia sindikatuaren Genevako adarra zuzenduko du Anna Gabrielek

GENEVA.Tribune de Geneve egunkariak zabaldu duenez, Suitzako Unia sindikatuko Genevako adarreko idazkari nagusi kargua hartuko du Anna Gabriel CUPeko diputatu ohiak gaur. Babes handiarekin aukeratu dute kargu horretarako, eta lehen emakumezko idazkari nagusia izango da. Kazetak bere hitzak jaso ditu: «Langileen eskubideak izango ditut buruan». 2018tik dago erbesteratuta Suitzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu