Borroka luzea izan da, 30 urte iraun du. Azkenean, Sami herriak irabazi du Suediako Gobernuaren aurkako auzia; Lurren eskubidea aitortu diote Gallivareko epaitegian. Suediako Parlamentuak 1993an kendu zien eskubidea berreskuratu dute: euren eremuan arrantza eta ehiza kontrolatzekoa. Europako giza eskubideen epaitegiari behin eta berriro eskatu ostean iritsi zen iaz Suediara kasua epaitzeko agindua. Herrialdeari samien aurkako arrazakeria egotzi diote urteotan.
Urrats sinbolikotzat jo du Asa Larsson Sami Kontseiluko presidenteordeak: «Espero dugu ebazpenak eragina izango duela Suediak samiekiko dituen politiketan. Hori izan da helburu nagusia hasieratik». Samiek apenas dituzten baliabideak autodeterminaziorako urratsak egiteko. Gainera, Sami herriko eremuetan handitu egin da ekonomia eta industria jarduera, eta horrek are gehiago zaildu du bide hori.
Suediako Sami herriak hainbat eskubide lortu ditu estatuaren aurkako auzian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu