Suediak igandean erabakiko du NATOn sartuko den

2022ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Suedian agintean dagoen SAP Suediako Alderdi Sozialdemokratak —gutxiengoa du— datorren igandean erabakiko du NATOko kide izatearen aldekoa den, SVT Suediako hedabide publikoak atzo aurreratu zuenez. Halere, sozialdemokraten artean badira ahotsak erabakia azkar hartzeko arriskuaz ohartarazi dutenak.

Hainbat urtez, Suediako sozialdemokratek babestu dute herrialdeak ez zuela aliantza militarrarekin bat egin behar, armadak beste herrialde batzuekin betebehar militarrik izan ez zezan. Alta, Ukrainaren inbasioak eztabaida piztu du Suedian, baita Finlandian ere. Hain zuzen, Helsinkik egun bat lehenago jakinaraziko du ea NATOra sartuko den ala ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.