Suedia eta Finlandia baliteke aurtengo udan sartzea NATOn
Litekeena da neutraltasun estatusa luze gabe uztea Suediak eta Finlandiak; TheTimes egunkariaren arabera, bai bailiteke Europako bi estatu horiek NATOko kide izatea uda honetan bertan. Inkesten arabera, aliantza militarrera batzearen aldeko iritzia hamar puntu igo da Suediako herritarren artean, Ukrainaren inbasioa hasi zenetik: %46 ingurukoa da orain; Finlandian %60ko babesa dauka. Finlandiako Gobernuak bihar aurkeztuko du segurtasunari buruzko txosten bat. Ostera, erabaki horrek Europako egonkortasunari «kalte» egingo liokeela ohartarazi zuen atzo Kremlineko eledun Dmitri Peskovek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu