Sudango gerran 435 haur hil dira, Unicefen arabera

2023ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
KAIRO. Sudango gerrak ehun egun bete zituen atzo, eta, tarte horretan, gutxienez 435 haur hil eta 2.025 zauritu dituzte, Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak azaldu zuenez. «Orduero gertatzen dira haurren eskubideen urraketa larriak», esan zuen, komunikatu baten bitartez, Unicefen Ekintza Humanitario eta Hornidura Operazioen zuzendariorde exekutibo Ted Chaibanek.

Kopuru horiek Unicefen iturriek jakinarazitakoaren arabera zehaztu dituzte; hortaz, baliteke egiaz gehiago ere izatea.

Eta, hildakoena eta zaurituena ez ezik, beste datu bat ere eman zuen Chaibanek: 1,9 milioi haurrek desplazatu behar izan dutela asteotan —bai herrialde barruan eta bai inguruko lurraldeetara—. Horrekin batera, Unicefeko ordezkariak esan zuenhaurren errekrutatzeak ugaritzen ari direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.