Mali iparraldeko erreboltari taldeak prest dira su-etena ezartzeko eta gobernuarekin berriz negoziatzen hasteko. Hala adierazi zuen atzo matxinatuen ordezkari Mussa Ag Attaherrek. «Balizko su-eten eskaera bati erantzuteko gertu gara, eta negoziazio mahaira itzultzeko asmo osoa dugu», esan zuen MNLA Azawad Askatzeko Mugimendu Nazionaleko bozeramaileak. Herenegun, borrokaldi latzak izan ziren Kidal herrian —iparraldean—, matxinoek armadaren oldarraldi bati aurre egin ziotenean.
Tuaregen lurrak aldarri
MNLAk tuaregen lurrentzat independentzia aldarrikatzen du: 850.000 metro koadro, Gao, Kidal eta Tonbuktu probintziek osatutako eremuan. Gobernuaren aurka armatan altxatu ziren 2012ko urtarrilean, eta Azawaden kontrola eskuratu zuten martxo amaieran, Amadou Toure presidentearen kontrako estatu kolpea baliatuta.
Su-etena ezarri eta negoziaziora itzultzeko prest dira Maliko tuaregak
Gobernuak eta milizia armatuek borrokaldi latzak izan dituzte azken egunetan Kidal hiriaren inguruan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu