Su-etena adostu dute tuareg matxinoek eta Maliko Gobernuak, gatazka eteteko
BAMAKO. Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako bake prozesuari bide emanda, berehalako su-etena hitzartu dute Malin tuaregen sei talde matxinok herrialdeko gobernuarekin. Herenegun sinatu zuten akordioa, Aljerren, astelehenetik hizketan aritu ostean. Mali iparraldeko Azawad eskualdean autonomia handiagoa gura dute tuaregek. Estatuko botereen birmoldatzeaz gogoetatzeko prest dago gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu