Sturgeon bi aste barru mintzatuko da erreferendumaz

2019ko apirilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak bi aste barru emango du balizko bigarren independentzia erreferendumari buruz dituen planen berri. Honako hau adierazi zuen atzo Bauer Radion, brexit-aren egoeraz galdetu ziotenean: «Etenaldiaren ostean, parlamentuarekin mintzatuko naiz atzo gauean gertaturikoaren inguruan eta luzera begira horrek Eskoziaren etorkizunari zer ekarriko dion».

Ikusteko dago, baina, zein egunetan izango den adierazpen hori: Aste Santuaren ostean, Eskoziako Parlamentua hilaren 23an itzuliko da lanera, eta egun horretan izango du aukera auzia eguneratzeko. 2014ko irailean egin zuten independentzia erreferendumean ezezkoa gailendu zen, botoen %55 eskuratuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.