Victor Ponta
Itxaropena,eta desengainu arriskua2012ko ezegonkortasunari etekina atera zion Victor Pontak (Bukarest, 1972). Sei hilabeteko epean, hirugarren lehen ministroa izan zen. Murrizketek sortutako haserrearen ondorioz utzi zuten kargua Pontaren aitzindariek, eta buruzagi sozialdemokrata gaztea eredu aldaketa aldarri hartuta ailegatu zen lehen ministro kargura. Traian Basescu presidente kontserbadorearen etsai mina da. 2012an saiatu zen Basescu kargutik kentzen, baina hori erabakitzeko erreferenduma baliogabe utzi zuen Auzitegi Konstituzionalak. Pontak erran izan du eredutzat dituela Tony Blair eta Jose Luis Rodriguez Zapatero, baina haiek bezala bukatzeko arriskua du: eredu sozialago baterako aldaketa hitzemanda gobernu kontserbadoreei irabazi, baina neoliberalismoari men eginda desengainuan galduta bukatu.
Klaus Iohannis
Alemaniarra, eta politikari arrakastatsuaAlemaniar etniakoa da Klaus Werner Ihoannis (Sibiu, 1959). Gaur egun 37.000 alemaniar inguru daude Errumanian. Garai batean anitzez gehiago ziren, baina, herrialde komunista ohi anitzetan bezala, Altzairuzko Oihala erortzean Alemaniara emigratu zuten gehienek, Itzulerarako Legeak erakarrita. Hala egin zuten Iohannisen gurasoek ere 1992an. Semea, ordea, jaioterrian gelditu zen, eta ibilbide politikoari ekin zion, FDGR Errumaniako Alemaniarren Bilgune Demokratikoan. 2000. urtean Sibiuko alkatetzarako hauteskundeak irabazi zituen, eta alkatea da oraindik, lehia guztiak erraz irabazi baititu —botoen %88raino ere ailegatu izan da, nahiz eta Sibiun alemaniarrak %2 ere ez diren—. Jaioterrian lortutako sonaren ondoren, politika nazionalera jauzi egin zuen, PNL Alderdi Liberal Nazionalaren eskutik.