SNPko Murrell atxilotu dute ikerketa bat dela eta

2023ko apirilaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EDINBURGO. Eskoziako Poliziak Peter Murrell SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko zuzendari exekutibo izandakoa atxilotu zuen atzo, «susmagarri» gisa, alderdiaren finantzaketan irregulartasunak egon direlakoan. Nicola Sturgeon lehen ministro ohiaren senarra da Murrell.

Polizia ikertzen ari da ea SNPk eguneroko gastuetarako baliatu dituen Eskoziako bigarren independentzia erreferendumerako jasotako donazioak; denera, 685.200 euro. Eskoziako Poliziak ez zuen xehetasun gehiagorik eman atzo; Murrell galdekatzen aritu ziren, eta hainbat miaketa egin zituzten Eskoziako Gobernuaren menpeko hainbat helbidetan. Humza Yousaf lehen ministroak adierazi zuen ikerketa ez dutela «inolaz ere oztopatuko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.