Siria astintzen hasi da herrialde arabiarretako protesten oldea, eta manifestariak geldiaraztera ateratzea erabaki du armadak. Azken egunotan segurtasun indarrek bost lagunhil izanak herritarrak haserretu ditu, eta haien protestak gelditu nahi ditu. Atzo bertan milaka lagun elkartu ziren ostiralean hil zuten gazte baten aldeko hileta elizkizunean, Daran. Bashar al Assaden gobernuaren ustelkeria salatzera atera ziren kalera, eta gogor egin zuten segurtasun indarrek. Hileta elizkizun guztiak bilakatu dira askatasun handiagoa eskatzeko plaza.
Atxiloketak
Asteburuko protestetan 60 lagun atxilotu dituztela salatu du Giza Eskubideen Aldeko Behatokiak. Ekintzaileak, ikasleak eta kazetariak dira atxilotuak, eta horien artean pintaketak egiteagatik atxilotutako hamabost gazteak. Hain zuzen, gertaera horren ondoren suspertu dira protestak.
Frantzia da asteburuko gertaerak gogorren salatzen ari direnetako bat. Assaden erregimena gaitzetsi du, eta indarkeria amaitzeko eta atxilotuak askatzeko eskatu.
Protestak herrialde arabiarretan
Siriako armada kalera atera da, manifestarien protestak geldiaraztera
Asteburuko protestetan 60 lagun atxilotu dituztela salatu du Giza Eskubideen Aldeko Behatokiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu