Sinn Feinek inoizko emaitzarik onenak udal bozetan

2023ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
BELFAST. Udal bozak egin zituzten joan den astean Ipar Irlandan, eta orain arteko emaitzarik onenak lortu zituen Sinn Feinek. Izan ere, duela lau urteko bozetan baino nabarmen babes handiagoa izan dute errepublikanoek: 144 zinegotzi, 39 gehiago. Hala, alderdiko presidenteorde Michelle O'Neillek eskatu zion DUP Alderdi Demokratiko Unionistari amaitu dezala botere partekatuko gobernuaren gaineko blokeoa.

DUP izan da bigarren indarra, 122 zinegotzirekin eta duela lau urteko emaitza berberarekin. Emaitza okerragoa lortu du UUP Ulstergo Alderdi Unionistak, zeinak 54 zinegotzi lortu dituen, 21 gutxiago; behera egin du SDLP Alderdi Sozialdemokrata Laboristak ere, 59 eserlekutik 39ra igaro baita. Aldiz, urrats bat aurrera egin du Aliantza alderdiak; 67 zinegotzi eskuratu ditu, hamalau gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.