HILBERRIA. Lee Kuan Yew

Singapur diseinatu zuen arkitektoa

Samara Velte.
2015eko martxoaren 24a
00:00
Entzun
XX. mendeko bigarren erdialdean, Singapurko edozein haurri politikari baten izena galdetuta, bakarra erantzungo zuen: «Lee Kuan Yew». Bestelakoak egon zitezkeen, baina hura zen garrantzitsuena. «Askorentzat, hura zen Singapur». 31 urtez hiri-estatu horretako agintari izandakoaren semeak laburbildu du aitaren garrantzia Singapurreko historian. Atzo hil zen Lee, 91 urte zituela, biriketako gaitz batek jota.

Egungo Singapur diseinatu zuena izatearen ospea zeukan. 1959an heldu zen agintera, PAP Herritarren Ekintzarako Alderdiaren buru. Hiria, artean, Erresuma Batuaren kolonia zen ofizialki. Hasieran independentzia aldarrikatu eta Malaysiarekin bat egitea zen Leeren asmoa, baina prozesu horrek huts egin zuen, eta 1965tik aurrera, herrialde independente baten buru jardun zuen, hasieran parlamentuaren babes zabala zeukala. Ekonomiari dagokionez, hiriak hari zor dio, neurri handi batean, azken mende erdiko garapena. Asiako lau «tigreetako» bat bihurtu da —industrializazio eta modernizazio bizkorrari esker urte gutxian asko hazitako hiri eta estatuak—, eta hazkunde horrek ekarritako ospe onak pisu handiagoa izan du herritarren sektore zabalenaren artean, oposizioak salatutako agintekeria, errepresioa eta adierazpen askatasunaren aurkako neurriek baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.