Irudia. Tokio

Shinzo Aberi agur esan diote herritarrek

CHRISTOPHER JUE / EFE.
2022ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Shinzo Abe Japoniako lehen ministro izandakoaren (2006-2007 eta 2012-2020) hileta egin zuten atzo Tokioko Zojoji tenplu budistan. Zeremonia intimo batean esan zioten agur gertukoek, baina tenpluraino hilotza zeraman autoaren ibilbidean milaka pertsona joan ziren errepide bazterretatik —goiko argazkian—. Abe joan den ostiralean hil zuen, tiroz, Japoniako armadako soldadu ohi batek, Nara hirian (Japonia), mitin batean hitz egiten ari zela. Poliziak aitortu du hutsak izan zirela segurtasun protokoloan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.