Serbian hamahiru ultra zigortu dituzte

2011ko apirilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BELGRADO. Iragan urrian gay eta lesbianen harrotasunaren martxari eraso zioten hamahiru erasotzaileri kartzela zigorrak ezarri dizkiete Serbian. Eraso hartan, 150 polizia zauritu zituzten. Mladen Obradovic ultraeskuindarrari, erasoen buruari, bi urteko kartzela zigorra ezarri diote. Gainontzekoei hamabi eta zortzi hilabete arteko zigorrak ezarri dizkiete erasoetan parte hartzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.