Serbian abendura aurreratu dituzte hauteskundeak

Vucic eta Von der Leyen. A.C. / EFE.
2023ko azaroaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BELGRAD. Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentearen bisitaren ostean, Aleksandar Vucic Serbiako presidenteak parlamentua desegin eta hauteskundeetara deitu du. 2026an ziren egitekoak, baina abenduaren 17ra aurreratu dituzte.

Vucicek «batasuna» aldarrikatu du, «nazioaren interesak» mantentzeko. Izan ere, Vucicen esanetan, Serbiak kanpoko «presio handiak» jasango ditu etorkizunean, eta horregatik aurreratu ditu bozak.

Von der Leyenek eta Vucicek Serbiak Kosovorekin dituen harremanei buruz hitz egin zuten batez ere. Errusiari zigorrik jarri gabe jarraitzen du Serbiak, harekin lerrokatuen dagoen Balkanetako herrialdea baita, eta Von der Leyenek zigorrak jartzea nahi du, baita Kosovorekiko politika aldatzea ere; horregatik Vucicen presioen iragarpenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.