Serbiak aske utzi ditu Kosovoko hiru polizia

2023ko ekainaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BELGRAD.Atzo, Serbiako Kraljevoko Auzitegi Nagusiak aske utzi zituen ekainaren 14an atxiloturiko Kosovoko hiru polizia. Albin Kurti Kosovoko lehen ministroak albistea berretsi zuen. Hala eta guztiz ere, auzitegiak kaleratutako oharraren arabera, hiru agente horiek auzipetzeko agindua eman zuen.

Belgraden esanetan, «ekintza terrorista bat» egiteko asmoa zutelakoan atzeman zituzten, eta, bi egun geroago, fiskaltzak armak izatea leporatu zien. Pristinak, berriz, «bahiketatzat» jo zituen atxiloketa horiek, eta ziurtatu zuen agenteak «Kosovoko lurretan» harrapatu zituztela. Atxilotutakoak askatzearen alde azaldu dira egunotan Hungariako lehen ministro Viktor Orban eta Europako Batasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.