AEB

Senatuko gehiengoa galdu dute demokratek Obamaren agintealdiaren lehen urteurrenean

Scott Brown errepublikanoen hautagaiak irabazi ditu Ted Kennedy Massachusettseko senadore demokrata zena ordezkatzeko hauteskundeak. Horrenbestez, zalantzan da AEBetako osasun sistema aldatzeko Obamaren plana.

2010eko urtarrilaren 20a
14:23
Entzun
Gaur urtebete hartu zuen AEBetako presidente kargua Barack Obamak. Urteurren gazia izango du, ordea,Massachussetseko senadore berriaren aukeraketaren ondorioz galdu egin baitute demokratek Senatuko gehiengoa, eta, horrenbestez, zalantzan geratu baitira Obamak bultzatutako zenbait lege ekimen, tartean, bere proposamen nagusia den osasun sistemaren erreforma.

Izan ere, joan den abuztuan hil zen Ted Kennedy Massachussetseko senadore demokrataren ordezkoa aukeratzeko hauteskundeak egin ziren atzo, eta Scott Brown errepublikanoen hautagaiak nagusitu zaio Martha Coackley demokratarai. Ondorioz, gehiengo absolutua galdu dute demokratek, eta errepublikanoen 41 ordezkariek hainbat lege ekimen aurrera egin ezinik utzi ahal izango dituzte demokratek 59 senadore dituzten arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.