Ikuskizuna sortu du Amerikako Estatu Batuetako (AEB) Georgiako Senaturako hautagaien lehiak. Azkenean, Raphael Warnock demokratak irabazi ditu bozak, eta bera izango da goiko ganberako ordezkaria. Modu horretan, demokratek 51 ordezkari izango dituzte bertan, eta errepublikanoek, 49. Horrek aukera emango die demokratei gehiengoak lortzeko, Kamala Harris herrialdeko presidenteordearen kalitateko botorik erabili behar izan gabe.
Berebiziko garrantzia zuten bozek. Izan ere, modu horretan, Joe Biden presidenteak jarraitu ahal izango du epaileak izendatzen. Dagoeneko 90 dira hark hautatutako epaile federalak, tartean Gorte Goreneko buru Ketanji Brown Jackson. Oso lehia estua izan da bi hautagaien artean: Warnockek botoen %49,44 eskuratu ditu, eta hautagai errepublikanoak, %48,49.
Barack Obama presidente ohiak zuzenki parte hartu du hauteskunde kanpaina honetan. Presidentearen aginte erdiko bozetan Alderdi Errepublikanoak berreskuratu du Kongresuaren kontrola, baina ezin izan du Senatuan gauza bera egin. Besteak beste, adituek uste dute errepublikanoek emakumeen abortatzeko eskubidea murrizteko hasitako bideak emakume askoren botoa erakarri duela hautagai demokratengana.