Senatua kontrolpean edukita, Dutertek bere agenda ezarri ahalko du Filipinetan
MANILA. Filipinetako Senatuaren 24 jarlekuen erdiak berritzeko bozak egin zituzten hilaren 13an, eta atzo argitaratu zituzten emaitzak. Hamabi jarlekuetatik bederatzi Rodrigo Duterte herrialdeko presidentearen aliatuek irabazi dituzte —beste hamabietako gutxi batzuk baino ez daude oposizioaren esku—, eta, hortaz, herrialdeko presidenteak bere agenda ezarri ahalko du goi ganberaren bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu