PARIS. Nicolas Sarkozy epaituko dute Bygmalion auzia dela eta. Kasazio auzitegiak ez du onartu 2007 eta 2012 artean Frantziako presidentea izan zenaren helegitea, eta epaiketa egingo dute 2012ko presidentetzarako hauteskundeetako kanpaina modu irregularrean finantzatu ote zuen argitzeko.
Bi urte behar izan dira epaituko ote duten ala ez argitzeko. Kasazio auzitegiak baiezkoa erabaki du; hortaz, presidente ohiak aurre egin beharko dion bigarren auzia izango da, aurretik Bismuth izenekoan baitago epaiketaren esperoan —ustelkeria eta influentzia trafikoa leporatzen dizkiote—. Parisko Helegite Auzitegiak erabaki beharko du, gainera, ea onartuko duen 2007ko kanpaina irregularki finantzatu zuelako Sarkozyri egin zioten salaketaren aurka hark jarritako helegitea.
Sarkozy epaituko dute finantzaketa irregularra dela eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu