Sanchezen jokaldia «efektu kolpe estrategikoa» izan da, BERRIAko irakurleen arabera

BERRIAk galdera egin zien astelehenean sare sozialetako jarraitzaileei, eta %20ri iruditu zaizkie balekoak Espainiako gobernuburuak emaniko arrazoiak.

PEDRO SANCHEZ. ESPAINIAKO PRESIDENTEA.
Pedro Sanchezen jarraitzaile bat, haren liburu batekin. EFE
Edu Lartzanguren.
2024ko maiatzaren 2a
18:58
Entzun

Astebete da gaur Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bere buruari bost eguneko atsedenaldia eman ziola, eskuinatik eta eskuin muturretik helduriko erasoen harira zer egin hausnartzeko: kargua utzi edo agintean jarraitu.

Orduan ere, inkesta plazaratu zuen BERRIAk sare sozialetan, irakurleen iritzia jasotzeko. Argi adierazi zuten horiek ustea: mila iritzi pasatxo jaso zituzten inkestek, eta erantzuleen %80k baino gehiagok adierazi zuten Sanchezek ez zuela kargua utziko.

Baita asmatu ere. Joan zen astelehenean, Sanchezek adierazi zuen presidente karguan jarraitzeko asmoa zuela. «Konpromisoa» hartu zuen «lanean» jarraitzeko «eskubideen eta askatasunen arloan aurrera egin, eta haiek berma daitezen», baita «demokrazia biziberritu dadin» ere. Edonola ere, ez zuen neurri zehatzik iragarri, albiste faltsuen kontra egiteko, edo Espainiako epaileen organuak eraberritzeko.

Orduan, askok ahotan hartu zuten Sanchezen jokaldia bera. Bost egunez arreta bereganatu zuen hark, eta jokabidea Ezer ez eta antzerkiaizan zela idatzi zuen Amagoia Mujika Tolaretxipik, analisi batean.Adarra jo digu Sanchezek? galdetu zuen Martxelo Otamendi Egigurenek, iritzi zutabe batean. Eta Sanchez: Machiavelli edo Zizeron ote zen aztertu zuen Fito Rodriguez idazleak.

BERRIAk irakurleei berriz galdetzea erabaki zuen. «Balekoak al dira Sanchezek jokaldia azaltzeko emaniko arrazoiak? Edo efektu kolpe estrategiko bat izan al da?». Aferaren inguruko lehenengo galdeketarekin gertatu bezala, erantzun dutenek argi daukate, eta antzeko proportzioetan, gainera.

Denera 435 irakurlek erantzun diote galdeketari. Horietako %80k iritzi diote efektu kolpe estrategikoa izan dela, Telegram sare sozialean. %20k uste dute Sanchezek emaniko arrazoiak balekoak direla.

Twitterren are gehiago dira efektu kolpe estrategikoaren hipotesiaren aldekoak: %84,6, eta balekotzat hartu dutenak 15,4ra jaitsi dira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.