Larunbat arratsaldeko 16:12 zirenean irten zen Lledonerseko kartzelatik Jordi Sanchez, ANC presidentea izandakoa. Sanchezek berak eman zuen irteeraren berri, sare sozialetan zabaldutako mezu batean. Bertan ohartarazi zuen 48 orduko baimenarekin irtetea ez zela aske izatea, «parentesi bat» baizik «19.944 orduko kartzelaldian». Gehitu zuen soilik amnistiak egingo dituela aske.
Generalitateak urtarrilaren 14an onartu zion 48 orduz irteteko baimena Biltzar Nazional Katalaneko buru izandakoari, baina ez zuten jakinarazi noiz sartuko zen hura indarrean. Jordi Cuixart Omniumeko presidentea ere bi eguneko baimenarekin irten zen espetxetik hilaren 18an.
Espainiako Auzitegi Gorenakbederatzina urteko espetxe zigorra ezarri zien bi buruzagiei, sedizioa egotzita. Zigorraren laurdena beteta, ordea, baimenak eskatzeko aukerak dituzte biek. Urtean 36 baimen egun dituzte, eta gehienez zazpi izan ditzakete jarraian. 48 ordura arteko baimenak Sailkapen Zerbitzuak onartu behar ditu, eta hiru eta zazpi egun artekoak, berriz, zaintza epaitegiak berretsi behar ditu.
Joan zen asteak Lledonerseko Tratamentu Batzordeak hiru eguneko beste baimen bat onartu zuen Sanchezentzat, baina baimen hori zaintza epaitegiak berretsi behar du orain.
Sanchez espetxetik irten da bi eguneko baimenarekin
Generalitateak urtarrilaren 14an onartu zion 48 orduko lehen baimena ANCko buru izandakoari. Zigorraren laurdena betea du dagoeneko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu