hego sudanen independentzia

Salva Kiir Mayarditek hartu du Hego Sudango presidente kargua

Banderaren igoerakin bihurtu da eguerdian Sudandik independente. Parlamentuko presidenteak irakurri du independentzia adierazpena eta etnia eta kultura anitzetako estatu dela adierazi du.

2011ko uztailaren 9a
14:29
Entzun

Gauerdiaz geroztik independentea da Hego Sudan ofizialki. Gaur eguerdian hasi da independentzia ekitaldia, eta banderaren berriaren igoerarekin eta zaharraren jaitsierarekin irudikatu dute independentzia. Salva Kiir Mayardit presidenteak ondoren hartu du kargua. Ekitaldian atzerriko 80 ordezkaritza eta 30 estatu-buru ari dira parte hartzen, tartean Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak.

James Wani Igga Parlamentuko presidenteak irakurri du independentzia adierazpena: "Hego Sudan estatu independente adierazten du, eta aurrerantzean Hego Sudango Errepublika bezala izango da ezagun". Nazio Batuen Erakundeak aitortzen duen 193. estatua da Hego Sudan. Etnia eta kultura anitzetakok estatu dela aitortzen du adierazpenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.