Salmond datorren martxoan epaituko dute Eskozian
EDINBURGO. Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohiaren aurkako epaiketa 2020ko martxoaren 9an hasiko du Edinburgoko Auzitegi Nagusiak. Han izan zen atzo Salmond, epaiketaren aurretiazko saio batean. Hamar emakumeren aurkako hamalau sexu delitu leporatu dizkiote. Ustez, Eskoziako gobernuburu zenean egin zituen, 2008 eta 2014 artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu