Txekiako Fiskaltzak atzo jakinarazi zuen Salih Muslim lider kurduaren aurkako estradizio prozesua gelditu duela, ez dagoelako «Txekiako lurraldean». Muslimen abokatuak adierazi zuen prozesua bertan behera gelditu dela, eta Europako batasunetik ateratzeko debekua kendu diotela. Siriako kurduen buruzagi ezagunena da Muslim, eta otsailaren 27an atxilotu zuten, Pragan, Turkiak eskatuta.
Salih Muslimen estradizio prozesua gelditu du Txekiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu