Bartzelonan egitekoa zen World Mobile Congress otsailaren 24tik 27ra, baina antolatzaileek atzo erabaki zuten bertan behera uztea, koronabirusaren beldur. Horren aurrean, Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeak ukatu egin du koronabirusa dagoela kongresua bertan behera lagatzeko erabakiaren oinarrian: «Espainian ez dago inolako osasun alertarik, eta beste arrazoi batzuk daude erabakiaren atzean. Batez ere, mundu mailan hedatu den beldurra».
2.800 enpresa eta 100.000 lagunek baino gehiagok hartu behar zuten parte alor horretan Europan egiten den kongresu garrantzitsuenean. Hainbat enpresak uko egin diote bertan egoteari.
Sakelakoen kongresua, eta koronabirusa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu