Reuniondik lapurtutako ehunka haurren auzian, Frantziako Estatuaren «erantzukizuna» onartu du Asanblea Nazionalak. PS Alderdi Sozialistak aurkeztutako proposamenak aldeko 125 boto jaso ditu, eta kontrako hamalau.
1963 eta 1982 artean 18 urte arteko 1.600 adingabe baino gehiago bahitu zituzten Reunion uhartetik. Frantziako zenbait herritara behartuta eraman zituzten, eta hango familien esku utzi. Landaguneen jendegabetzea gelditzeko, gobernu gaullistaren plan baten parte ziren bahiketak. PSren mozioak ez du kalte-ordainik ezarri, baina gobernuaren ardura onartu du. Haur lapurtuetatik 26 parlamentuan ziren atzo.
Reunion irlako haur 'lapurtuen' auzian duen ardura onartu du Frantziak
De Gaulleren plan bati jarraikiz, koloniatik ehunka adingabe bahitu zituen gobernuak 1963 eta 1982 artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu