Errusia

Putinek kontinente arteko misil "suntsiezina" aurkeztu du

Martxoaren 18ko bozetarako kanpaina hasi aurreko azken hitzaldian egin du estatuburuak aurkezpena.

Vladimir Putin. MAXIM SHEMETOV, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko martxoaren 1a
15:49
Entzun

Defentsa, pobreziaren aurkako borroka eta teknologia. Horiek izan dira Errusiako presidentearen agerraldiaren hiru zutabeak. Baina tituluak armagintzak bete ditu.

Bideo batez lagundurik, AEBetako misilen aurkako ezkutuak "suntsitu ezin duen" arma aurkeztu du estatuburuak, eta baita urpeko drone bat ere. "Topatzen oso zaila eta egungo defentsa sistemek suntsitu ezin duten misil nuklearra da", azaldu du estatuburuak.

Bide beretik, Siriako Gobernuaren aldeko operazio militarrek herrialdearen defentsa garatzeko balio izan dutela adierazi du Putinek, eta iragarri du 2014an Errusiak bere gain hartu zuen Krimeako penintsulako mugak "hilabete batzuen buruan" zabalduko dituztela.

Hilaren 18an, hamazazpi egun barru egingo dituzte Errusian presidentetzarako bozak, eta Putin bera da faborito —irabaziz gero laugarren agintaldia litzateke—. Haren aurkari nagusia zena, Alexei Navalni, lehiatik kanpo geratu da, eta ez bozkatzeko eskatu die herritarrei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.