Pujol-Ferrusola sendiak iruzur fiskala egin izana ukatu du ikerketa batzordean
BARTZELONA. Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiak, Marta Ferrusola haren emazteak eta Jordi Pujol Ferrusola seme zaharrenak agerraldia egin zuten atzo beraiei egotzitako iruzur fiskalaren eta ustelkeriaren auzia ikertzen duen parlamentuko batzordean. Pujol presidente ohiak ez zien erantzun oposizioko alderdiek egindako kritika gogorrei. Oriol Amoros ERCko diputatuak esan zion parlamentua «mespretxatu» egin duela. Ferrusolak eta Jordi Pujol semeak, berriz, iruzur fiskala egin izana eta komisioak kobratu izana ukatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu