Puigdemonten immunitateari buruzko auzi saio erabakigarria gaur

Igor Susaeta.
2022ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Carles Puigemont Kataluniako Generalitateko presidente izandakoaren eta Antoni Comin eta Clara Ponsati Kataluniako Gobernuko kontseilari ohien immunitateari buruzko auzi saio erabakigarria egitekoa da gaur Europako Batasuneko Auzitegi Orokorra.

2019ko hauteskundeetan europarlamentari aukeratu zituzten, baina Europako Parlamentuak immunitatea kendu zien iazko martxoan, Espainiako Auzitegi Gorenak buruzagi independentisten kontra aurkeztutako suplikatorio eskaera ontzat eman zuelako. Puigdemonten defentsak helegite bat aurkeztu zuen, Europako Parlamentuko Auzi Juridikoen Batzordearen inpartzialtasuna auzitan jarriz. Auzitegiak ez du jakinarazi noiz ebatziko duen auziaz, baina buruzagi independentisten abokatuek uste dute hurrengo urteko aurreneko seihilekoan izango dela.

Immunitate horrekin lotuta, beste auzi saio bat egin zuten, atzo, auzitegi horretan. Izan ere, David Sassoli Europako Parlamentuko presidentea zenak hiru parlamentari horien immunitatea babesteko eskaera bati uko egin zion 2019ko abenduan. Artean ez zituzten aitortuta europarlamentarien eskubide guztiak. Puigdemontentzat eta abokatuentzat, baina, 2019ko ekainaren 13tik ziren parlamentari. Nolanahi ere, immunitatea dute hirurek, auzitegiak defentsak eskatutako kautela neurriak onartu zituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.