BARTZELONA. Alderdi Demokrata Europar Katalaneko (PDeCAT) kide izateari utzi dio Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohiak. Erabakia atzo ezagutarazi zuen: «David Bonvehi PDeCATeko presidenteari jakinarazi berri diot zuzentzen duen alderdia uzteko erabakia hartu dudala. Lan egiten jarraituko dut, Junts per Catalunyako presidente gisa, bi alderdien arteko harreman adeitsua mantentzeko».
JxC hauteskunde hautagaitza gisa sortu zuten 2017ko azaroan, eta azken bozetan PDeCATen, Crida Nacionalen, Accio per la Republicaren eta hainbat independenteren arteko koalizioaren aterpe izan da. Puigdemontek eta haren gertukoek ezinbestekotzat jo dute independentismoaren elkargune izango den «zeharkako» alderdi bat sortzea, espektro ideologiko «zabala» hartuko duena. Helburu horrekin sortu zuen presidente ohiak Crida Nacional 2018an, eta helburu berarekin bihurtu zuen JxC alderdi politiko uztailean.
Puigdemontek PDeCATeko kide izateari utzi dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu